XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerrenda honetan sartu beharreko da Pablo Pedro de Astarloa (1752-1806) zeren eta bere obrak XIX. mendean argitaratu baziren ere, gehienetan mendearen hasiera hasieran argitaratu ziren, autorea bera praktikan XVIII. mendean bizi izan zen eta Larramendiren antzeko apologista bat izan zen.

Halere bere argudioak ez datoz bat askotan andoaindar jesulagunarenekin.

Aitortu zuen ez zuela benetako dokumentaziorik euskara lehenengo biztanleekin Espainiara etorri zela frogatzeko.

Haatik, bere apologia ez da epelagoa Larramendirena baino.

Beraren ustez euskara hizkuntza perfektoa da eta munduko lehena dela ere esatera iritsi zen.

Euskararen alde ateratzera bultzatu zuena Diccionario Geografico historico de España Traggiak idatzitakoan Nafarroari buruz esaten zena izan zen.

Honek euskara modernoa dela zioen hain zuzen perfekzio asko dituelako.

Zaharra izan balitz, zioen Traggiak, nahastuko zen.

Astarloa euskararen zahartasuna frogatzeko ez da froga historikoetan oinarritu eta aitortzen du gainera ez daudela.

Horren ordez hizkuntzaren analisia hartzen du abiapuntutzat, bai fonetika aldetik eta bai morfologia eta sintaxi aldetik.

Uholde Orokorra baino zaharragoa dela frogatzeko etimologian oinarritu zen.

Ez da pentsatu behar halere Larramendirekin bat zetorrenik, zeren honek hitzak euskaraz explika daitezkeen elementuetan deskonposa daitezkeela frogatzen saiatzen zen bitartean, Astarloak hitzetan Uholdea baino lehenagoko egoera soziala ispilatuko duten esanahi-elementuak bilatuko bait zituen.

Etimologiaren bitartez hitzaren sorkuntzan eragina izan zuten baldintza sozialen errainua bilatzen zuen.

Larramendiren kasuan bezala Astarloaren obra osoa gaztelaniaz idatzita dago.

Bere Antiguedad de la lengua vascongada en los remotos tiempos a que no pueden penetrar las historias, probada psr las mismas voces del vascuence izeneko kapituluan askotan erabiltzen du metodo etimologiko hori.